IKASTETXEA

Iruñeko UHUN zentroak 1973an ekin zion bere ibilbideari. Egun, 110 irakasle-tutore ditu eta 4.261 ikasle, eta 27 titulaziotan, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide ikastaroetan, master ofizialetan, etengabeko prestakuntzarako ikastaroetan, UHUN Senior programan eta sei mailatan antolatzen den ingelesaren irakaskuntzan banatzen dira horiek guztiak.

Hain zuzen ere, titulazio hauek egin daitezke bertan: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Gizarte eta Kultura Antropologia, Ingurumen Zientziak, Herri Administrazioetako Zientzia Juridikoak, Fisika, Matematika, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kimika, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte Hezkuntza, Ingeles Ikasketak (Hizkuntza, Literatura eta Kultura), Espainiako Hizkuntza eta Literaturak, Filosofia, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Ingeniaritza Informatikoa, Informazioaren Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektroniko Industriala eta Automatikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Teknologia Industrialean, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lana eta Turismoa.

Horrez gain, Iruñeko zentroan 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide ikastaroak, UHUN Senior programa 50 urtetik gorakoentzat eta sei mailatan antolatutako ingelesaren irakaskuntza egiten dira. Zehazki, ingelesaren irakaskuntza sei maila hauetan antolatzen da: A1 hasierakoa, A2 oinarrizkoa, B1 tartekoa, B2 beregaina, C1 menderatze operatiboa eta C2 maisutasuna.

Titulazio horiez gain, ikasturtean zehar, hainbat jarduera antolatzen dira, ikasleei Harrera egiteko Planaren barnean, udako ikastaroak eta hainbat baliabide daude, hala nola tutoretzak eta eskola presentzialak irakasleekin, liburu denda, liburutegia, laborategiak eta informatikako gelak.

 

 

 

HELBIDEA

Sadar kalea z/g, 31006 IRUÑEA (Nafarroa) Idazkaritzako tel.: 948 24 32 50?

Liburutegiko tel.: 948 24 32 54

Liburu dendako tel.: 948 24 36 08

Faxa: 948 23 10 68?Helb. elektronikoa: info@pamplona.uned.es

Webgunea: www.unedpamplona.es

Facebook: www.facebook.com/unedpamplona

Twitter: @unedpamplona

 

ORDUTEGIA

IDAZKARITZA: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

LIBURU DENDA: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.

LIBURUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

 

 
© 2013 UHUN Iruña Sadar kalea z/g, 31006 Iruñea. Nafarroa. Tel. 948 24 32 50 info@pamplona.uned.es UHUNeko campusa I Kontaktua Eduroam