UNED Pamplona - Zentroa - Kokalekua
  • Kokalekua
  • Zuzendaritzako organoak
  • Gardentasun ataria
  • UHUN Iruña Soldarioa (RSU)
  • Kalitate
  • Araudia

KOKALEKUA

KOKALEKUA

Iruñeko UHUN zentroak 1973an ekin zion bere ibilbideari. Egun, 110 irakasle-tutore ditu eta 3.953 ikasle, eta 28 titulaziotan, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide ikastaroetan, master ofizialetan, etengabeko prestakuntzarako ikastaroetan, UHUN Senior programan eta sei mailatan antolatzen den ingelesaren irakaskuntzan banatzen dira horiek guztiak.

Hain zuzen ere, titulazio hauek egin daitezke bertan: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Gizarte eta Kultura Antropologia, Ingurumen Zientziak, Herri Administrazioetako Zientzia Juridikoak, Fisika, Matematika, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kriminologia, Kimika, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte Hezkuntza, Ingeles Ikasketak (Hizkuntza, Literatura eta Kultura), Espainiako Hizkuntza eta Literaturak, Filosofia, Geografia eta Historia, Artearen Historia, Ingeniaritza Informatikoa, Informazioaren Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektroniko Industriala eta Automatikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Teknologia Industrialean, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lana eta Turismoa.

Horrez gain, Iruñeko zentroan 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide ikastaroak, UHUN Senior programa 50 urtetik gorakoentzat eta sei mailatan antolatutako ingelesaren irakaskuntza egiten dira. Zehazki, ingelesaren irakaskuntza sei maila hauetan antolatzen da: A1 hasierakoa, A2 oinarrizkoa, B1 tartekoa, B2 beregaina, C1 menderatze operatiboa eta C2 maisutasuna.

Titulazio horiez gain, ikasturtean zehar, hainbat jarduera antolatzen dira, ikasleei Harrera egiteko Planaren barnean, udako ikastaroak, eta hainbat baliabide daude, hala nola tutoretzak eta eskola presentzialak irakasleekin, liburu denda, liburutegia, laborategiak eta informatikako gelak.

2018-2019 ikasturte honetan, Iruñeko UHUN zentroan 3.953 ikaslek egin dute matrikula. Zehazki, graduetan 2.808 ikasle matrikulatu dira; ingelesean, 379 ikasle; sarbide ikastaroetan, 176; masterretan, 205; eta UHUN Seniorren, 385.

 

IRUÑEKO UHUN ZENTROA 

Sadar kalea, z/g. 31006 Iruñea (Nafarroa)

Idazkaritzako tel.: 948 24 32 50

Liburutegiko tel.: 948 24 32 54

Liburu dendako tel.: 948 24 36 08 

Faxa: 948 23 10 68

E-posta: info@pamplona.uned.es

Webgunea: www.unedpamplona.es

Facebook: www.facebook.com/unedpamplona

Twitter: @unedpamplona

ORDUTEGIAK

Idazkaritza: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00.

Liburutegia*: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00. * Itxi baino 15 minutu lehenago amaitzen da mailegu zerbitzua.

Liburu denda: 09:00-13:30 eta 16:30-19:00.

Informatikako gela: astelehenetik ostiralera, 17:00-21:00.

 

2018-2019KO EGUTEGI AKADEMIKOA